2015(e)ko irailaren 27(a), igandea

LA EDUCACIÓN PROHIBIDA






      LA EDUCACIÓN PROHIBIDA 


        Pelikula honek erakusten digu, txikitan jasotzen dugun hezkuntzak gure etorkizunean eragin zuzena izango duela.. Argi dago hezkuntzan arazo larriak daudela, ez da irakasle, guraso edo ikasleen errua, arazoa hezkuntza planteatzeko eran aurkitzen dugu. Ikasleak eskolara joan nahi ez dutela  edo ikasi nahi ez dutela esaten dutenean  ez da haiek nahi ez dutelako, eskola gustatzen ez zaielako baizik.
         Beldur diote eskolari, irakasleei eta bertan dagoen giroari. Haiek motibatzeko edukiak era atsegin, deigarri batean transmititu behar dira. Eskolan gozatu eta disfrutatu egin behar da,  egunero pozik joan eta gauza berriak ikasteko gogoekin. Hori lortzeko, hezkuntza era egoki batean planteatu behar da, ikasleek gogotsu ikas dezaten. Ez diote ikasteari garrantzirik ematen, ez daukate motibaziorik, haiek azterketa gainditzeko besterik ez dute ikasten eta ez haien ezagutzak aberasteko. 
Hala ere, zorionez, hainbat motatako eskolak daude. Klaseak era tradizional batean planteatzen dituztenak (Esparta) eta era libreago batean ematen dituztenak (Atenas). Kontrako metodoak dira, batzuk arauez beterik daude, guztiz monotonoak dira eta besteak aldiz,  zure kabuz pentsatzera bultatzen zaituztenak, bakoitzaren esperientzia pertsonalak eraikiz.
Antzina, (eta gaur egun ere) umeak produktuak bailitzan tratazen zituzten. Posturik gorenera hel zitezen besterik ez zitzaien inporta eta horretarako norbaitek agindutako hainbat eduki sartzen zizkieten buruan. Prozesu mekaniko bat besterik ez zen. Era horretan, guztiak berdin hezten ziren, norbaitek kontrolatutako panpinak ziren, izaerarik gabeko umeak. Umeak umeak dira eta  bere kabuz ikasi egin behar dute, berak zuzendu behar ditu bere akatsak, bera konturatu behar da zein akats egin duen eta hura zuzendu.

Bukatzeko, aipatu nahi nuke noizbait arazo guzti hauekin bukatuko dugula eta etorriko diren umeek hezkuntza duin eta egoki bat jasoko dutela. Hezkuntza mota bat,zeinetan sormena ez dagoen debekatuta,  bakoitza nahi duen moduan izan daitekeen, arauak ez diren existitzen eta pertsona bakoitzaren izaera eta esperientzia eraikitzea den gauzik garrantzitsuena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina