ZERTARAKO ESKOLAK XXI.MENDEAN?
Andrea Antúnez
Sara Arrizabalaga
Naira Fernández
Irati Frias
ZERTARAKO ESKOLAK XXI. MENDEAN?
Egun, ohikoa den bezala askoren ustez eskolak (ikastetxe, ikastola etab.) ez dira beharrezkoak gure gizartean eta ez dute inongo funtzio ezinbestekorik gure gazteen heziketa prozesuan. Orain dela urte asko Grezian lehen Akademiak sortu ziren (Platón) eta han oinarritzen da gure gaur egungo hezkuntza sistema. Baina dakigunez, akademia haien funtzioa oso ezberdina zen egungo egoerarekin alderatuta.
Esan dezakegu hezkuntzak ardura galtzen joan dela urteak igaro ahala eta horrek funtsean Magisteritza Graduak (HH,LH) arestian zuten garrantzia galtzera eraman dutela.Honen errua gobernu edota erakundeena dela deritzogu, hauek direlako hezkuntza sistemarekiko boteretsuenak eta ahalmen handiena dutenak. Bestalde, gure elkartean gutxinaka axolagabekeria nabarmentzen joan da eta horrek eragin zuzena izan du ume, gazte eta hezitzaileengan ere.
Nolanahi ere, hamaika ekimen eta proposamen eman dira esparru honetan, azken hamarkadan gehienbat, bai Iberiar Penintsula mailan eta baita EHn ere.
Egia esanda, gure herrialdean ez zaio garrantzi handirik ematen hezkuntzari eta ezta heziketa arloan aritzen direnei ere... Baina, zerk eraman du gizartea egoera honen aurrean ezaxola aurkeztera? Oraingoan hezkuntzari buruz bere osotasunean jardungo dugu hainbat gai eztabaidatsuaz solastuz eta gure iritzi apala emanez.
ARGUDIAKETA
Eskola hitza entzuten dugunean, denok hezkuntzarekin lotzen dugun kontzeptua da eta hala da, eskolara ikasi eta hainbat kontzeptu bereganatzeko joaten dira umeak. Hori izango litzateke definizioz eskola: kontzeptu zein ezagutza berriak ikasteko lekua edo tokia. Txikitatik umeak eskolara eramatea gomendatu izan da betidanik gure kulturan, eta hau hala bada zerbaitegatik izango da,esatebaterako umeek txikitatik
oinarri bat izan dezaten betiere profesionalen eskutik abiatuz.
Gurasoek beren haurren heziketarekin zer egin aukeratu dezakete, hala ere, jakin behar dugu eskolan ez direla bakarrik umeen ezagutzak edo adimena garatzen. Bertan, beste eratako harremanak sortzen dira, haien garapen pertsonalean eragina izango duten harremanak esate baterako.
Alde batetik, egia da eskolek funtzio hezitzailea betetzen dutela, baina horrek ez du esan nahi eskolak umeak hezi behar dituenik, hori gurasoen eginkizun nagusia baita.
Eskoletan hainbat eduki transmititzen dira umeen ezagutza maila aberasteko. Egia da, umeei nagusiagoak direnean eduki horiek lana aurkitzeko eta etorkizun hobe bat izateko ongi etorriko zaiela, baina eskolak lortu nahi duena umeen pentsatzeko, sortzeko, burutatzeko … ahalmena garatzea da.
Ikuspuntu soziologikotik behatzen badugu eskolen xede nagusia lan-merkatu edo mundura umeak bideratzea izango litzateke, era berean hauen ezagutzen homogeneotasuna sustatuz eta robot-ak bezala jarduteko joera bultzatuz. Gainera dakigunez, gure gizarteak ongizate estatuaren baitan bizi da eta honek ikuspuntu ekonomiko batetik hezituak garela esan nahi du.
Mota askotako eskolak daude eta hauen lehentasunak ezberdinak izaten dira. Askotan holakoez konturatzeko ikasle gisa ikusi behar duzu zure burua. Ikastola edo zentro batzuetan umeak eta haien beharrak izan ohi dira lehentasun. Kasu hauetan, umeak zer behar duen kontuan hartzen dute, zein den bere arazoa, nola lagundu eta zein izan daitekeen arazo horri aurre egiteko bidea, irtenbidea. Beste askotan, hauek ez dituzte kontuan izaten eta ikasketetan arazo gehiago dituzten umeei ez diete batere kasurik egiten, eta klasearen dinamika normalarekin jarraitzen dute, hauek kontuan hartu gabe. Dinamika bat ezin da jarraitu guztiek ezin baldin badute erritmo berberean lan egin. Hobeto doazen ikasleak hoberantz egiten dute, baina gauzak ikasten motelagoak dauden hauek hasieran edo bidean galduta geratzen dira.
Aurretik aipatu dudan bezala, mota askotako eskolak daude eta gauza ezberdinak izaten dituzte kontuan, baina gure ustez eskola batek kontuan hartu behar duen lehenengo gauza umea eta bere beharrak dira, ikasle bakoitzaren zailtasunak eta erritmoa kontuan hartuta.
Gaur egun, antzina bezala ikasterako orduan trabak topatzen dituzten ikasleak aurkitzen ditugu eta hauei laguntza eskaini beharko geniekela deritzogu, hala nola edozein maila akademikoko ikasleak berdintasunean hezi.
Umeak eskolan hasten diren unetik desberdinak dira, bakoitzak bere gaitasunak ditu. Normalean badaude ikasle batzuk hobeak Matematiketan eta berriz, beste batzuk Soinketan, baina guztiek eskubide berberak dituztenez gero, ez zaie gaitasunengatik atzean utzi behar.
Hori dela eta, gaur egun era askotako irakasleak aurki ditzazkegu. Badaude irakasle batzuk, ikasle azkarrei garrantzi haingoa ematen dietenak, trabak dituzten ikasleei baino. Horrelako kasuak izanez gero, arazo larriak ager daitezke. Adibide gisa eskola “abandono” kasuak har ditzazkegu ,hauek horrelako egoeren eraginez sortu direlako, hala nola hain trebe ez diren ikasleak gaizki sentitzen direlako, baztertuak eta aldi berean maila baxuago batean kokatzen dituztenez eskola uztera jotzen dute. Hainbat irakaslek ikasle azkarrenen bikaintasuna besterik ez dute lortu nahi, horregatik haietan jartzen dute arreta gehiena besteen behar akademikoak ezin asetuz . Hori dela eta, ikasleen artean lehiakortasun giroa sortzen da, eta gaur egungo egoera sozio-kulturalean du eragina.
Gure aburuz, egun ikasle guztiak eskubide berdinak izan behar dituzte. Eskolen helburu nagusia, haurrak dituzten gaitasunak garatzea da, haiek dituzten zalantzak argituz adibidez.Izan ere, motibazioa alor honetan ezinbesteko giltza dugu.
Ikasleek aurrera egiteko, irakasleen laguntzaz, bere ahalmen eta gaitasunak garatu behar dituzte. Horretarako, ikasle azkarrek, irakasleen azalpena ulertu eta gero, ikasteko trabak dituzten ikasleei laguntzea izango litzateke aproposena. Era horretan, denek ulertuko lukete klasean esandakoa.
Azken finean, guztiok ezberdinak gara, gaitasun ezberdinak ditugu, baino lortu behar dugu, guztiok berdintasunean hezitzea, zeren nahiz eta ezberdinak izan guztiok eskubide berberak ditugu eta.
Denok daukagu txikitatik ditugun hainbat lagun, eskolan egon ginenekoak, patioan elkarrekin jolasten genuenekoak … eta haiek guztiak eskolari esker ezagutu izan ditugu.
Txikitan oso erraza da lagunak egitea eta eskolek eremu horretan duten papera nahiko garrantzitsua da. Hala ere, eskolara ez da soilik lagunak egiteko joaten, gure jakintza maila aberastera ere. Umeek txikitan kontzeptu, gauza berriak … ikasi nahi eta behar dituzte, baina sozializatzeko aukera bat ere behar izaten dute.
Beraz, esan bezala, nabaria da haurrak ez daudela bakarrik, txikitatik daude lagunez, edo behintzat beste hainbat haurrez inguraturik eta haiekin partekatzen dituzte ikasgelak, irakasleak… Horrek jendearekin harremanetan jartzea edo sozializatzea dakar.Gurasoek haurrak eskolara txikitatik eramaten dituzte, etorkizun batean lanean ikusteko asmoz, puntu horretara iristeko barneratu behar dituen materiak eta ideiak ikasiz. Aipatutako helburua burutzeko, ezinbestekoa da ikasketa akademikoa, askorentzat heziketan lehentasuna duen alderdi bat, baina ez beste batzuentzat (gehiengoarentzat ez esateagatik), aurrerako azalduko dugun moduan.
Ikasketa akademikoa eraikitze prozesu luzea da, barneko prozesua. Errendimendu akademikoak lotura handia du, eta hau da esfortzu, ikasten sartutako ordu, konpetentzia eta kontzentraziorako gaitasunaren fruitu. Hau da, etekina ateratzeko orduan, kasu honetan lanaren munduan esperientzia lortzea, hor islatzen da esfortzua eman den eta gaitasuna lortu den.
Honek ez du esan nahi sozializazioak ez duela garrantzirik. Umeak, familiaz kanpo, eskolan egiten dituzte lehen erlazioak eta horrek eragin handia du pertsonaren nortasunean eta era berean, horrek era berean eragina du heziketaren prozesu guztian. Txiki-txikitatik daukagu eskola sozializazioaren testuinguru garrantzitsuena. Sozializazioa ikasketak sustatzeko beharrezkoa da, ikasgelan dagoen giroak, ikasteko orduan gauza asko alda ditzazke. Adin honetan jendearekin erlazionatzea oso garrantzitsua da esan bezala, baina zergatik? Garapen pertsonalarekin zerikusi handia du honek, ume guztiak sentitu beharko lirateke maitatuak eta integratuak, gainontzeko guztiak bezala. Baina, arbuioa antzematen bada, eskolarenganako jarrera ukakorra eman dezakete, bertara joateko gogo eza, helduenganako gehiegizko begikotasuna, eta abar.
Laburbilduz, esan dezakegu, sozializatzeko trebetasuna jasotzea eta sozializazio on bat ematea nahitaezkoa dela, ondoren beste esparru batzuetan halabeharrezkoa izango baita. Horrela esan genezake, heziketaren fruitua sozializazioaren ondorio da, hasieran esan bezala, hori da helburua, emaitzak izatea. Beraz, hemen dugu lehentasuna, sozializazio gabe ezin daiteke ikasketa akademikoa burutu.
Umeen heziketa guztion kontua da bai, baina ardura hori bereziki gurasoena da. Guraso bakoitzak jakin behar du bere seme-alabak nola hezi eta ezin ditu eskolara bidali oinarri finko bat izan gabe. Ezin dituzte haien seme-alabak eskolaren eskuetan soilik utzi. Bakoitzak jakin beharko du haien umeekin zer egin, irakasleak ez dira aita eta ama. Irakasleek bete behar dutena curriculum batean idatzita dago, eta haiek kontzeptu edo ezagutza jakin batzuk transmititu behar dituzte, paper edo egitarau horretatik kanpo dauden kontuak familiaren edo gizartearen esku geratuko dira. Egia da, hala ere, adin txikietan kokatzen bagara ezinbestekotzat hartu beharko dugula irakaslearen funtzioa ez bakarrik ezagutzak transmititzen dituelako baizik eta harremanak sustatzen dituelako umeen artean eta beraien izaeran ere eragin zuzena dutelako.
Lehengo hariari jarraituz azkenaldian eman diren hezkuntza erreformen ondorioz (LOE, LOGSE, LOMCE….) azterketen balioa oso gai eztabaidatsua bihurtu da.
Gaur egun, gobernuko hezkuntza sailak onartutako erreformak direla eta, betidanik ezagutu ditugun azterketen balioa edo metodologia aldatu egin da. Eskolan, LHn, DBHn...egiten genituen azterketak kurtsoan zehar emandako edukiei buruz zer genekien neurtzeko erabiltzen ziren. Orain, nahiz eta azterketa horiek gainditu, badirudi gobernuarentzat hori nahikoa ez dela eta kurtso osoko azterketa orokor bat egin beharko da, errebalida. Eta baliteke azterketa horretan galdetzen dituzten edukiak zuk klasean emandakoak ez izan, kanpoko pertsonek erabakitzen baitu zer galdetu eta zer ez.
Era horretan, ezin daiteke ikaslearen informea era egoki eta zehatz batean egin, bakarrik azterketa horretan oinarritzen baitira, kurtso osoan zehar egindako guztia alde batera utziz.
ONDORIOAK
Lehen aipatutako argiduaketa kontuan izanda, gaur egungo eskolaren xedeak honako hauek direla ondorioztatu dugu; eskolak funtzio hezitzailea du hori ez ezik haurren harremanak hedatzen ere laguntzen eta era berean, haien garapen pertsonala sustatzen du. Esanak esan, gure hezkuntza sistemak hainbat erreforma izan dituela ikusi dugu, baina hauek ez dituzte hezkuntzaren azpiegiturak hobetu. Horrela, beste herrialdeekin alderatuz atzerapen sozio-politiko ekonomikoak ditugula hautematen dugu eta hori dela medio, ez dugu hezkuntza sistema finko ezta egonkorrik. Gainera, XIX. eta XX. mendetik XXI. mendera arteko eskolen hedapen prozesu honetan haien funtzionaltasuna eraldatzen joan da. Umeen beharrak gutxinaka asetzen eta haien eskubideak goraipatuz.
Aitzik, desoreka akademikoak bereiz ditzazkegu irakasleek ikasleekiko era subjektibo batean hezitzen dietelako, hau da; gaitasunen eta erreztasunen arabera.
Gogoeta honekin gure lanari amaiera emango diogu:
Informazio gehigarria
(heziketa arloaren inguruko bideo interesgarriak)
1- "El valor de la Creatividad"
Hemen ikus dezakegunez, haurrei jaiotzen diren momentutik beren sormena mugatzen zaie eta horrek beraien garapenean eragina du , konfidantza bere buruan sustatuz: https://www.youtube.com/watch?v=_cbElW36lLY2-"La Educación Explicada por un Niño"
Haur baten ikuspuntutik gaur egungo irakaskuntzaren egoera:
https://www.youtube.com/watch?v=SNrAqVZ6BxE
https://www.youtube.com/watch?v=SNrAqVZ6BxE
3-"¿Por qué los niños se aburren en la escuela?"
Zergatik umeak eskolan aspertzen dira?:https://www.youtube.com/watch?v=eEqF_1aXUw44-"Entre Maestros - La película - Una experiencia educativa sin precedentes"
https://www.youtube.com/watch?v=wPaQOT4ybw0
BIBLIOGRAFIA
Departamento de educación- decreto (2015)
Emakueen egoera antzinako grezian(2013)
2012-01-15 Argia albistea "Noraezekoak izan dira, eta dira, Akademiak" http://www.argia.eus/albistea/noraezekoak-izan-dira-eta-dira-akademiak
La socializacion en la escuela
Euskal Soziololinguistika VI. Jardunaldia (2013). Euskara EAEko Hezkuntza sisteman: irakurketa soziologikoa. http://www.soziolinguistika.eus/files/05.%20I-AKI%20MART-NEZ%20DE%20LUNA.pdf
