2015(e)ko irailaren 27(a), igandea

Aurkezpena




ANINASA: aldaketaren ordua
Zergatik HH?Zertarako?Aurkezpena

      Gaur egungo gizarteak era askotako aldaketak jasaten ditu eta horrek txikitatik gure izaeran eragina du. Haur Hezkuntza ezibestekotzat hartu behar dugu, gure gizarte honek eta bereziki datozten belaunaldiak garapen handiagoa izan dezaten.            
         Horretarako gu laurok; Andrea Antúnez, Sara Arrizabalaga, Irati Frias eta Naira Fernándezek Haur Hezkuntza gradua hautatu dugu. Gure laguntza txikiarekin eta gogo biziz  oinarritik aldatu nahi dugulako hezkuntza bizitzen ari den egoera penagarri hau.


             Ni Andrea Antúnez naiz, 17 urtekoa eta Gipuzkoatik nator, bere hiributik gertu dagoen herri txiki batetik; Lezo. Betidanik ikaragarri gustatu zaizkit haurrak baina, azken urte hauetan jada ez zen bakarrik umeekin jolastu edota gauzak irakasteari ekiteko gogoa gradu hau hautatzera erakarri ninduena. Konturatzen hasi nintzen gizarte globalizatu honetan umeek duten heziketa/hezkuntza ez zela hoberena haien garapen psikologiko eta mentalarentzat.Horregatik nire aburuz, gizarte baten edota kultura baten izaera aldatu nahi badugu oinarritik hasi beharko gara lan egiten eta kasu honetan Haur Hezkuntzari dagokio ardura. Azken finean urteekin robotak izango bagina bezala tratatzen digute eta gure bizitzak antolatzen dituzte nahi haina baina, esperantzaz eta helburuak aldatuz gauzak asko hobetu ditzazkegu.

           Nire izena Irati Frias Abezia da eta Arabako herri batetik nator, Laudiotik esate baterako.Laudio Ikastolan ikasi izan dut eta batxilergoa bukatu bezain laster, selektibitatea egin eta unibertsitatera joan nahi nuela erabaki nuen.Egunero autobusa hartu eta Gasteizera nator ikastera.Goizetan lo erdi zaudenean pixka bat kostatzen den lana da, baina eguneroko ahalegin horrek merezi du txikitatik nahi izan dudan Haur Hezkuntza ikasketak burutu ahal izateko.Nire ama eta nire izeko hezkuntza arloan mugitzen dira eta nik uste dut hortik datorkidala irakasle kutsu hori. Gizartean hezkuntzak duen papera izugarri garrantzitsua iruditzen zait, ezinbestekoa.Eskolan irakasten diren edukiak eta jokatzeko erak txikitatik moldatu behar diren gauzak dira. Horretarako irakasleak (gaude) daude, Haur Hezkuntzakoak bereziki.


          Sara Arrizabalaga deitzen naiz, Debakoa naiz, Gipuzkoako kostaldeko herri txiki batekoa. Gustuko ditut kirolak, bereziki dantza egitea, baina horrez gain umeak ere asko gustatzen zaizkit. Beti egon izan naiz nire lehengusu txikiekin jolasean, baina inoiz ez dut ikusi nire burua irakasle bezala, orain dela hilabete batzuk izan zen haurren hezkuntza benetan ikasketa gisa interesatzen hasi zen unea; hala ere, oso zaila iruditzen zitzaidan irakasle batek dituen funtzioak eta betebeharrak ondo betetzea, irakasle batek liburuak baititu eskuan, baina ez du liburuko edukien bitartez soilik irakasten. Irakasle on batek gaitasun handia izan behar du, komunikatzeko eta beste hainbat gauzatarako. Ondo pentsatu ondoren, umeekiko interesak eta ikasteko eta irakasteko gogoak zailtasun horiek gainditzen dituela ondorioztatu nuen eta Haur Hezkuntzako ikasketekin hastea erabaki nuen.

      Nire izena Naira Fernandez da, gipuzkoako hiriburutik nator, hau da, Donostitik,bertan dagoen auzo batetik: Altza.Orain dela gutxi erabaki nuen Haur Hezkuntzako ikasketak egin nahi nituela, betidanik gustatu zaizkit haurrak,eta orain dela bi urte udan egon nintzen ume talde batekin eta ikaragarri gustatu zitzaidan izandako esperientzia ,hori dela eta lehen urtean beste esperientzia bat izan nuen neska bati klase partikularrak ematen,halaber, konturatu nintzen bestei irakastea ikaragarri gustatzen zaidala,horregatik, erabaki nuen hezkuntza arloan ikasketak egitea.




.

  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina