IRAKASLE BATI EGINDAKO ELKARRIZKETA
Azken finean denok dugu gure ikasle etapan norbait marka utzi diguna eta honakoan, irakasle haien iritzi apala kontuan hartuko dugu, esperientzia betiere oinarritzat hartuz:
Askotan,
oso nekatua bukatu du etxera iristerakoan baina inoiz ez duela krisi handirik
izan aitortu nau. Horrek ez du esan nahi beste lanbiderik egitea edonoiz
pentsatu ez duenik, adibidez; medikuntza asko gustatzen zaio eta baita
psikologia arloko lanbideak… Baina bera argi dauka irakaskuntza berea dela eta
ez dela inoiz ez damutuko.
1. ANDREA ANTÚNEZ - (MªCarmen San Sebastiáni egindako
elkarrizketa)
MªCarmen San Sebastián, nire Historia eta
Arteko irakaslea izan zen 2.batxillegoan eta berarekin oso erlazio estua
dudanez, elkarrizketa hau berari egitea aproposa iruditu zait. Gainera, balore
asko transmititu dizkidan irakaslea da eta bere ikasgaiak ikastea
liruratzea lortu duenak.Ikasle orotan bere konfiantza jarriz, eta betiere denoi
animatuz eta beti laguntzeko prest dagoen pertsona da.
Donostiako Jesuitetan (San Ignacio de
Loyola ikastetxean) lan egiten darama jada 36 urtez, 23rekin hasi eta 59 urte
dituelarik.
Bere bizitzako historiari buruz hainbat
datu aipagarri esan nahiko nituzke; geografia eta historia ikasi zuen gaur
egungo “Deusto” unibertsitatean- Donostian. Kontuan hartu behar dugu, lehen graduak
ez zeudela, bakarrik lizentziaturak
eta hori amaitu eta gero rebalida pasa izan behar zuen.(17-23urteetara).
“Historia de España”-n espezializatu zen (Donostian baita ere). Amaitu ondoren,
oposaketak prestatzen hasi zen baina bere senarrak lan egiten zuen ikastetxean
(Jesuitetan) ordezkapen bat egiteko eskatu zioten eta bertan behera utzi zituen
lana hartuz (ikastetxe kontzertatua da eta). Ordezkapena amaitu ondoren,
hilabete batzuk pasata berriro ere deitu zuten eta finko jartzeko idearekin ,
lehenengo goizez eta gero jada arratsaldez. Beti geografia edota historiako
eskolak ematen, DBHn. Geroago; arte, herritartasuna edota E.Hko historia emango
zituen arren. Esan beharra dago, ikaragarri gustatzen zaizkiola letretako
ikasgai guztiak (literatura, arte, geografia, historia…) baina baita ekonomia
ere, dena lotzen duela aitortu zuen, mundu berean izango balira bezala.
Hainbeste urte ikastetxe honetan eramanda
makina bat eginkizun eta alorretan murgildu da, hala nola koordinazio lanak egiten
(3,4dbh), tutore bezala, Enpresa Batzordeko kide izan zen (10 bat urtez), eta
antolakuntza orokorrean ere ibili da; hori dena lehen aipatu bezala irakasle
kamaleonikoa izanez gain. Orokorrean gainera bere ikasle ororekin oso erlazio
ona izan du beti, batzuekin arazotxoak izan arren beti arrazoitzera eraman
ditu. Hori ez ezik, familiekin eta lankideekin ere oso harreman ona dauka eta
izan du alorrean hasi zenetik.
Oso pertsona irekia dela esan dezaket
beste eskola eredu batean hezi zen arren, urtero bere metodologiak aldatzen
joan dira, betiere ikasleen beharretan oinarrituz hauek asetu ahal izateko.
Bere klaseak dinamikoak
egiten ditu ahal den neurrian
(dakigunez, letretako ikasgaiak oso astunak direlako askotan eta materia asko
dago emateko). Metodo tradizionalak erabiltzen ditu, hala nola liburuez
baliatzen da edota apunte- eskemak banatzen ditu klasean, eskolak eramangarriak
izateko xedearekin. Bestalde, teknologia berriak ere askotxo erabiltzen ditu
(Moodle plataforma, web orriak, Google Classroom,
diapositibak prestatzen ditu, filmak, youtube…) aitzitik, web orri bat
sortu du Arteko klaseak handik bideratzeko eta lagungarria suerta dadin
ikasleentzat. Azkenik, 3.dbh mailako ikasleei
astero albiste bat ekartzeko eskatzen die (berak inposatutako gaiarekin)
eta gero laburpena egitea eta klasean azaltzea eskatzen die horrela haien
gaitasunak jende aurrean garatzea sustatzen du.
Aipatu
dudanez, berezko zerbait zuen irakaskuntza, horregatik espero zuena dela esan
dezakegu. Bere iritziz, gure hezkuntza sistemak izugarrizko erreforma eta
laguntza sakona beharlo luke izan, betiere OREKA bilatuz. Berrikuntzaz baliatuz
(teknologiak etab.) baina inoiz ere
aurrekoa baliagarri ez dela esanez. Bestalde, bere aburuz hezkuntza ez dugu
politikarekin lotu behar dio (ministroa izango balitz: itun bat egitea
behartuko zuen epe bat erreformak irauteko- bestela ez dugu ikusiko
errentagarriak diren). Gainera irakasleek erreformetan parte hartu behar
luketela aholkatzen du,ez bakarrik pedagogoak ezta ministroak ere ; haiek ez
duutelako inoiz klaseak eman edota
eskoletan egon. Horrela, irakasleen papera gehiago baloratu beharlo
litzatekeela eta familiek ere parte hartu beharko luketela hezkuntzan esaten
digu, haien eginkizuna etxean ez ezik
“APYMA” (Asociación de Padres y Madres de Alumnos) beste erakundeetan
ere izan daitekela sustatu behar dugula deritzo. Eta noski, “KONSENSO”
hitzarekin lotuko zuen gaur egungo hezkuntza, adostasun eta entzuteko garaia
delako.
2. NAIRA FERNÁNDEZ (Edurne Azcona)
Edurne
Azkona, Sagrado Corazón Mundaiz Ikastetxeko(Donostia) 2. mailako irakaslea da. 20
urte daramatza irakasle bezala, eta esperientzia handia duenez, elkarrizketa
berari egitea erabaki dut.
Edurnek,
farmazia ikasi nahi zuen, baina horretarako kanpora joan beharra zuen ikastera;
beraz, beste karrera bat egitea erabaki zuen. Asko pentsatu eta gero,
magisteritza egitea erabaki zuen, umeak asko gustatzen zitzaizkiolako, nahiz
eta berak pentsatu ez zuela pazientzia edukiko umeak hezteko eta zaintzeko.
Lehenengo urtea bukatu eta gero, magisteritza uztea pentsatu zuen, ez
zitzaiolako gustatu lehenengo urtea; baina azkenean, karrera hiru urtekoa
zenez, bukatzea erabaki zuen.
Bere lehenengo urteetan, ordezka batzuk egin
zituen ikastetxe batean; ordezka oso laburrak izan ziren. Lehenengo ordezka oso
gogorra izan zen, 4. mailako ikasleei klaseak ematea tokatu zitzaion; bere
lehenengo urtea zenez ez zuen esperientziarik eta ikasleak ez zioten kasurik
egiten. Ordezka bukatu zenean, berriro ere beste zerbait ikasteko aukera pasatu
zitzaion burutik; baina gero, ikastetxe berdinetik deitu zioten, beste ordezka
bat egiteko gai bazen galdetuz. Baietz esan zuen eta hortik aurrera bere
irakasteko sistema eraikitzen hasi zen.
Lehenengo urte horietan, bere kezka nagusia
zen, nola lortu ikasle guztiek arreta jartzea eta lana egitea. Ikasle mota
ezberdinak daude, batzuk hasieratik lana egiten dute eta ondo moldatzen dira;
beste batzuk ordea, ez dute lanik egiten eta gaizki moldatzen dira, beraz bere
kezka edo zailtasuna zen ikasle guztiak lana egiteko eta arreta jartzeko bide
bat lortzea. Gaur egun, kezka berdina da, “Zer demontre egin al dut ikasle
guztiak arreta jartzeko eta lana egiteko” galdetzen dio bere buruari Itziarrek.
Azken finean, kezka hori, helburu bat bihurtzen da eta bere helburua lortzen ez
badu, irakaslea tristetu egiten da.
Hortaz aparte, ez da inoiz zuzendaritzan egon,
eta ez luke gustuko zuzendaritzan egotea. Bere ustez zuzendaritzakoek agintzen
jakin behar dute, eta ez du bere burua gai ikusten horretarako. Baina,
adibidez, bai egon dala Agenda 21eko arduradun bezala eta oso esperientzia ona
eta polita izan zela dio; asko ikasi zuen eta ingurumenarekin zerikusia duten
hainbat mania hartu zituen. Halaber, nahiago du klaseak ematea.
Bestalde, dena ez da erraza izan Edurnerentzat,
hainbat krisi txiki sufritu ditu klasean; baina esaten duenez, bera ez da
erretzen holakoetan. Hau da, aurrera jarraitzen du daukanarekin eta beti
irtenbideak aurkitzen saiatzen da, nahiz eta beti ez izan irtenbide egokienak.
Arazoen aurrean, Edurnerrek esaten du, bere
gainditze grinak aurrera jarraitzen laguntzen diola, eta hori dela lanbidearen
euskarrietako bat. Beste alde positibo bat bere ustez, pertsonekin lan egiten
duela, azken finean haurrei “kariñoa” hartzen zaielako eta haurrak ere oso
atseginak izaten direlako. Beste alde positibo bat da, lanbide honek sentsazio
oso onak uzten dituela; zeren eta jendeari laguntzen ari zara eta azken finean horrek
poza sortzen du.
Aitzitik, lanbideak ere alde negatiboak
dauzka, eta Edurneren ustez alde horiek irakasle baten mugak ezartzen dute.
Bere kasuan informatikan oso txarra dela dio eta horrek arazoak sortzen
dizkiola batzuetan. Gero, lan asko egiten dutenean zerbait positiboa lortzeko
eta oztopoak aurkitzen direnean edota egin duten lana baloratzen ez dutenean asko
sufritzen dela dio.Hortaz aparte, ez du pentsatzen lanbidea
aldatzea; 20 urte daramatza lanean eta esaten du ez duela bere burua beste leku
batean ikusten. Nahiz eta hasieran buru hauste asko izan eta beste gauza bat
ikasi nahi zuela esan, gaur egun dio ez dakiela ezer gehiagorik egiten.
Bukatzeko, gaur egun lanbidea nola dagoen hitz
egin dugu eta berak deritzo gauza asko aldatu behar direla. Ez dauka garbi
lanbidea nola dagoen gaur egun baina bere ustez klaseak emateko sistemak oso
txarrak dira, klaseak aspergarriak direla eta horrela ezinezkoa dela ikasleen
arreta irabaztea.
3. SARA ARRIZABALAGA (Itziar Txurruka)
Gaurkoan, Itziar Txurruka nire irakasle izandakoa da 4.
DBHn, Debako Mendata BHI institutuan zehazki. Ingeneritza kimikoa ikasi zuen
eta 17 urte daramatza irakaskuntza munduan lan egiten. Nire matematiketako
irakaslea izan zen, eta ikasturte hartatik aurrera gustatzen hasi zitzaizkidan
matematikak, berari esker. Horregatik aukeratu dut Itziar nire elkarrizketaren
partaide izateko. Eta horrez gain, elkarrizketan berak aipatu duen bezala
zuzendari ere egon izan da, hori dela eta, edozergatik gaizki sentitzen nintzen
une bakoitzean berarengana jotzen nuen, beraz, gai pertsonaletan ere asko
lagundu zidan irakaslea izan da.
Espero zuena baino errazagoa izan zen hasiera, egia esan
zorte handia eduki zuen. Unibertsitateko ikasle orok bezala, karrera amaitzeko
orduan agerian dira lana bilatzean suertatzen diren arazoei buruzko kezkak,
denok dakigu gaur egun ez dela erraza lana aurkitzea, baina berak ez zuen
arazorik eduki. Markinako institututik deitu zidaten ordezkapen bat egiteko karrera
amaitu bezain pronto. Berria izan zenez, zailena, ikasleetara, kideetara,
institutura orokorrean egokitzea egin zitzaion baina berehala ohitu zen laneko
giro berrira. Ordezkapena amaitutakoan, Debatik deitu zioten eta ordundik Deban
jarraitzen du.
Beti egon da eskola publikoan, beraz ez du besterik
konparazioa egiteko, baina esan beharra dago oso gustura dagoela dagoen
institutuan, baita bertako
funtzionamenduarekin ere. Ikasturte bakoitza hasi aurretik bilera bat egiten da
irakasle guztiekin funtzionamendua adosteko eta ideia guztiak argi gera
daitezen, baina bakoitzak bere metodoak ditu irakasteko eta klaseak gauzatzeko.
Honez gain, urtean zehar ere bilera asko egien dituzte kezkak, eta gainera
lankideak beti daude laguntzeko prest, eta honek asko erraztu dio institutuko
egonaldia.
Itziar bizitzen ari den esperientzia hau espero zuena da.
Beti egongo da aurre egin beharreko ezusteko egoera bat, edo bizi nahi ez
lukeen egoeraren bat, baina bere espektatibak bete ditu. Orokorrean ikasleekin
oso ondo moldatzen da, haien artean komunikazioa baitago eta horrek giro
paregabea eragiten du klasean; hau da, hasieratik argi zeukan ikasle eta
irakaslearen arteko komunikazioa oso garrantzitsua zela, beraz, ikasleei bere
konfiantza transmititzen saiatu zen, horrela, zalantzak edota edozer
kontsultatu nahi bazioten arazorik gabe egiten zuten. Ikasleek, Itziarrek
entzun eta ulertu egiten zituela ikusterakoan oso tratu ona eman zioten. Itziar
haien parte sentitzen zen, ikasle bat gehiago bezala.
Ikasleekin klaseetan biltzeaz gain, gurasoekin ere egiten
zuen. Ikasle bakoitzaren aurrerapen edota atzerapenei buruz hitz egiten zuten,
baina ez bakarrik klaseko ikasle bakoitzeko eboluzioaz, etxekoaz ere bai.
Itziarrek dionez, beharrezkoa da ikaslearen etxeko portaeraren berri izatea
hezkuntza egoki bat emateko. Oso gustura dago bere ikasleen gurasoekin,
harreman izan du orain arte guraso guztiekin.
Zuzendari izan zen urte batez, eta kargu handia den arren
berriro izango nintzateke. Ondo moldatu nintzen klaseak eta zuzendari papera
aldi berean betetzeko.
Bera irakasteko erari dagokionez, teknologiari garrantzia
handia ematen dio. Esaten du, gaur egungo gazteei teknologia erabiltzen
irakatsi behar zaiela, inguratuta baikaude. Betiere liburu, arbela eta abarri
garrantzia kendu gabe. Adibidez, grafikoak egitean oso erabilgarria izan
daitezke ordenagailuak, edo paper gehiegi ez erabiltzeko ariketen erantzunak
moodel-en jartzeko. Alde horretatik hezkuntzak aldaketa handia izan duela dio,
haiek ikasleak ziren garaiko hezkuntzak ez baitzuen zerikusirik orain dagoen
hezkuntzarekin, asko aurreratu baitira irakaste metodoak, baina bere ustez,
gehiago aurrerapauso gehiago behar ditu hezkuntzak behar den bezalako izateko.
4. IRATI FRIAS
Pasaden Ostiralean Orozkoko eskolara joan nintzen Haur Hezkuntzako irakasle bati elkarrizketa egiteko. Eskola aski handia iruditu zitzaidan Orozkon bizi den jende kopurua kontuan hartuta (2.500-3.000). Hara heldu eta irakasle gelara sartu nintzen, bertan lan egiten duen irakasle batekin geratuta bainengoen, Maddi Aretxabaletarekin, txikitatik ezagutzen dudan irakaslearekin. Beraz, hamar minutuz hitz egiten aritu ondoren elkarrizketa egiteko beste gela batera joan ginen, lasaiago eta bakarrik egoteko. Elkarrizketa lasai-lasai egin genezakeela esan zidan, klaserik ez baitzeukan, umeak siesta botatzen zeudelako. Hala izan zen, astiro-astiro egin genuen eta bukatzerakoan biak elkarrekin zerbait hartzera joan ginen, urte guzti hauetan zelan joan zaigun komentatzeko. Oso atsegina izan zen nirekin eta galdera guztiei erantzun zien. Beraz, hurrengo batean bestelako elkarrizketarik egin behar baldin badugu badakit nora joan behar naizen, errepikatzeko moduko esperientzia izan zelako.
Elkarrizketari hasiera emateko Maddiri irakasle izateko zer ikasi zuen galdetu nion eta berak Haur Hezkuntza ikasi zuela esan zidan, Bilboko Aragoiti auzoan kokatuta zegoen irakasleen eskolan. Ikasketa horiek Bilbon burutu zituen duela 25 urte Gasteizen, Araban magisteritza ikasteko aukerarik ez zegoelako. Honen harira, ea lana topatzea erraza ala zaila egin zitzaion galdetu nion. Berak ikasketak 86an bukatu zituen eta urte horretan lana topatzea oso zaila zen, eta berak euskara titulua ez zeukanez are zailagoa egin zitzaion. Ordezkapenak egiteko zerrendak itxita zeuden eta demografia hazkundea asko jaitsi zen urte horietan eta horregatik ere lanaren kontua gai konplikatua zen. Beraz, hainbat urtez aritu zen jo ta ke euskara ikasten EGA titulua lortu zuen arte. Ikasten ari zen bitartean noizbehinka euskara klaseak ematen zizkien umeei. Titulua lortu zuenean zerrendak zabaldu bezain laster apuntatu egin zen eta berehala ordezkapenak egiten hasi zen, ikastolen elkartean, Laudion, nire txikitako eskolan.
Hortik aurrera, hainbat eskola eta ikastoletan lan egiten hasi zen, bai publiko eta pribatuetan. Bere bizitza osoan zehar 40 inguru ikastetxetan egin du lan. Beste ordezkoekin konparatuz ez dira asko izan, publikoetan batez ere. Eskola publiko jakin batean finkatu zuten oposaketak atera zituen arte. Ikastetxeek zuten funtzionamenduaren planteamendua eskolaren arabera ezberdina izan da. Mota askotako eskoletan egin du lan, eskola txikietan, herri eskoletan, eskola erraldoietan, 100 ikasleko ikastetxeetan, 700 ikasle zituen ikastetxeetan … eta eskola bakoitzean funtzionamendua ezberdina izan da.Ikastetxeetan ematen diren harremanez aritu ginen, lankide, ikasle bai eta familiekin ere. Lankideen kasuan, ordezkapenaren denboraren arabera zela esan zuen. Askotan denbora luzea zenez, ez zizun zure lankideak ezagutzeko denborarik ematen, askotan ordezkapenak egin batekoak, bi egunekoak … zirelako.Kasu horietan izenak ikasteko denborarik ere ez zeukan. Luzeagoak zirenean, aldiz, jendea ondo ezagutzen zuen eta gustura sentitzen zen. Ikasleekin, bestalde, denetarik egon da klasearen, eskolaren eta denboraren arabera. Ikasleekin lotura edo harremana guztiz zuzenagoa denez, umeak hobeto ezagutzen ditu eta orokorrean oso gustura sentitu izan da. Haur hezkuntzan orokorrean familiekin duzun harremana nahiko estua izaten da, umeak eskolara sartzen direnean eta eskolatik irteten direnean haiekin hitz egiten duzulako … hurbiltasuna da nagusi adin hauetan, umearen egoerari buruz hitz egiten duzulako, umearen beharrak azaltzeko … haur hezkuntzan harremana beste edozein zikloetan baino estuagoa dela aipatu zuen.
Maddik bere bizitza osoan zehar hezkuntza arloan, irakasle izateaz aparte, koordinatzaile eta zuzendari ere izatea tokatu izan zaio. Erantzukizun mota ezberdinak dituzten bi kargu dira. Koordinatzailearen lana haur hezkuntzako tutoreen hainbat behar, kexa edo desio bideratzea zen. Hortaz aparte, eskola bereko lehen hezkuntzako koordinatzaileekin bilera pedagogikoak egiten zituen zuzendaritza taldekoekin batera, haur hezkuntzako gaiez aritzeko. Zuzendari gisa aritzen den 3. Urtea da eta kargu honek suposatzen duen lana eta ardura itzelezkoa da. Kasu honetan, berak ez zuen zuzendari izateko bere burua aurkeztu, ikuskariak izendatu zuen.
Metodologiaz aritu ginenean, Maddik kontu hori eskolaren arabera dela esan zidan, denetarik bizi izan duela. Hainbat adibide eman zizkidan, eskola batean fitxa eta liburuxkez baliatzen ziren, besteetan metodo globalizatuez (urtxintxa, txanela … ) eta besteetan konstruktibismoa sustatzen zuten fitxak eta bestelako materialak alde batera utziz. Azkenean, zu eskola horretan erabiltzen duten metodologiara moldatu behar zara, ezin dezakezu zure metodo propioa erabili. Bere lan bizitzan hainbat krisi bizi izan ditu, ikasleekin adibidez. Kasu honetan ume bakoitzak arrazoi ezberdinengatik izan dezake krisia, ume bakoitzaren nortasunaren arabera. Batzuetan, umeak nahi duena lortu ezin dezakeelako izaten da, egiten ari dena gustuko ez duelako, lagunekin harreman arazoak dituelako, ez duelako batekin edo bestearekin egon nahi … edota beste hainbat arrazoirengatik.
Arazo hauen aurrean Maddik ikasle bakoitzaren arabera, modu batean edo bestean jokatzen du. Batzuk hitzen bidez lasaitzen dira, beste batzuek lasai utzi behar dituzu haien kabuz lasaitzen diren arte, besteek, aldiz, kontaktu fisikoa behar dute, beste batzuek ez dute inor ukitu nahi … horregatik kasu hauetan oso ondo ezagutu behar dituzu zure ikasleak nola jokatu jakiteko.
Hezitzaile lanbideaz ere aritu ginen eta ea beste aukera batzuk zituen galdetu nionean berak baietz esan zuen, magisteritza ikasteaz aparte, Deustuko unibertsitatean zuzendaritzako idazkari izateko azterketa egin zuela. Hala ere, nahiz eta azterketa hori gainditu magisteritzan aritu da bizitza osoan zehar eta hartutako erabaki hori zuzena eta egokiena izan dela uste du.
Bukatzeko, hainbat gaiei buruzko iritzia galdetu nion. Gurasoen paperaz aritu ginenean, haien papera ezinbestekoa dela aipatu zuen eta orokorrean umeez asko arduratzen direla, egunero eskolan egin dutena galdetuz, zer egin duten, nola, norekin … Bestalde, batzuetan gehiegi arduratzen direla esan zidan eta ez dietela beraien autonomia lantzeko aukerarik ematen. Adibidez, eskolatik irten bezain pronto agendan begiratzen dute zer etxerako lan daukaten jakiteko eta etxera zer material eraman behar duten edota eskolan ahaztu zaien. Ikuspegi hori aldatu beharko litzatekeela uste du, umearen autonomia garatzeko aukera eman behar dute, ume bakoitzari bere gauzez arduratu, liburuak, materiala, motxila prestatuz .Guraso eta irakasleen arteko komunikazioa ezinbestekoa da eta etxean gertatzen dena eskolan adierazi behar da eta eskolan gertatzen dena etxean. Adibidez; etxean hileta edo gurasoen banaketa gertatu daiteke. Horrelako egoera bereziek umearengan kriston eragina dute eta horren ondorioz, umeak era batean edo bestean jokatuko du eskolan. Bere izaeran, eskolan, lagun artean … nabarituko ditugu aldaketak eta kasurik gordinenetan ez du eskolara joan nahi izango.
Diziplina kontuaz ere aritu ginen eta berak uste du gelan dauden arauak oso zehatzak eta argiak izan behar direla, umeek arauak onartzeko inolako arazorik ez dutelako. Batzuetan txikiegi izateagatik familiek araurik jarri behar ez dela uste dute, baina argi eta garbi esaten die Maddik arauak egonda askoz lasaiago egoten direla. Hau da, haurrek badakite momentu oron zer egin dezaketen eta zer ez. Horrek lasaitasuna transmititze die. Adibidez; goxoki denda batera eramaten baditugu eta nahi dutena hartu dezaketela esaten badiegu, zoratu egingo dira eta zer egin ez dute jakingo eta ondorioz urduritu egingo da, aukeratzeko mila aukera izango dutelako. Bestalde, bi gauza gorri txiki hartzeko eskatzen badiegu, aukerak gutxiagotu egingo dira eta lasaiago sentituko dira. Eredu hori eskola eremura garraiatzen du.
Gaur egun IKTko baliabideak haur hezkuntzan be nahita nahi ez erabili eta erabiltzen direla esan zidan, ordenagailuak eta arbela digitala osagarritzat erabiliz fitxak eta liburuak, material fisikoa alde batera utzi gabe. Orozkoko eskolan arbela digitala edota formatu digitala hornitzen saiatzen ari dira haurrentzat motibagarria eta erakargarria baita eta gela osoa aldi berean lan egiteko aukera ematen duelako. Baliabide digitalek eskaintzen duten aukerak aprobetxatu behar direla uste du. Hezkuntza saila apustu handia egin du eskolak baliabide digitalez hornitzeko. Azken galdera hezkuntzaren aurrerapenei buruzkoa izan zen eta hezkuntzak aurrerapausoak eman dituela esan zuen; irakasleen prestakuntza maila, baliabideei (materialari dagokionez) … dagokienez. Hala ere, argi geratu behar da hezkuntzak gizartearekin batera aurrera egin behar duela, hezkuntza ere gizartearen parte delako eta hura garatzen den neurrian hezkuntza ere garatu behar delako.




